Aitor Zabaletaren senitartekoak, eta Realeko eta udaleko ordezkariak, omenaldian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
1998. urteko abenduaren 8an izan zen, Vicente Calderon futbol zelaiaren kanpoaldean. Hamasei urte bete dira Aitor Zabaleta Madrilen hil zutenetik, eta realzale sutsua gogoan izan dute gaurkoan, bere izena daraman Ibaetako plazan. Zabaletaren gurasoek, Jokin Aperribai Realeko presidenteak, Juan Karlos Izagirre alkateak eta sare antifaxistako kideek bat egin dute omenaldian, besteren artean.
Lore sorta eskaini diote Zabaletari eta aurreskua ere dantzatu diote. Senitartekoak oso eskertuak agertu dira hurbildutako guztiekin.