Urumea ibaiaren uholdeak ekiditeko proiektuak martxan jarri dituzte. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Martutenen uholdeei aurre egiteko proiektuari martxan jarri du URAk, eta guztira 13 eskaintza jaso dituzte.
Urumea ibaiak Martutenen eragin ohi dituen uholdeei aurre egiteko plana martxan jarri du URAk, eta auzkoko zubia eraikitzeko beharrezko eraispenak esleitu dituzte azken bileran.
Zubi berria eraikitzea uholdeak ekiditeko programaren zati da, eta hainbat erakundek elkarlanean daramate proiektua, hala nola, Eusko Jaurlaritzako eta Uraren Euskal Agentziako ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Donostia, Astigarraga eta Hernaniko udaletako ordezkariak, Añarbeko Uretako langileak eta Espainiako Gobernuko Kosten zuzendaritza. Horrekin batera, bizilagun elkarteetako arduradunek ere erabakietan parte hartu dute.
Azken bileran uholdeak saihesteko hainbat proposamen aztertu dituzte, eta URAk aurreko hiruhilabetean ibaian egindako lanen txostena aurkeztu du. Hala, ETS-Loiolak zubiko lanak amaitutzat eman ditu URAk, eta Hernaniko Karabeleko zubi berria trafikoai irekitzear dagoela adierazi du. Horrekin batera, uholdeei aurre egiteko 13 eskaintza bildu dituzte.
Zubi zaharra eraisteko lanak hilabete amaieran amaituko dituzte, ibaiaren emariak hala ahalbidetzen duen bitartean.