
Gabonetako kanpaina dela eta,
dBizi-k, Donostiako bizikleta elektrikoen mailegurako zerbitzu publikoak, opari baten bitartez merkaturatuko du bere urteko abonamendua. Prim 6 kaleko bulegoan eskuragarri dagoen opari hau erosten duen pertsona orok, bizikleta elektriko baten abantailak gozatu ahal izango ditu urtebetean.
45 euroren truke bizikleta publikoaz gozatzeko txartel bat dakar opariak, baita hirian barrena mugitzen ikasteko bidegorrien mapa bat. Gainera, lehen 50 bezeroek
Sisters and The City blogariek diseinatutako motxila bat eskuratuko dute opari gisa.
Lau geltoki gehiago
Urtebete igaro da zerbitzua ezarri zenetik eta gaur egun, 1.900 donostiar baino gehiagok gozatzen dute bizikleta elektrikoen abantailez, bai eguneroko joan-etorrietarako, baita euren tarte libreetarako ere. dBizi-k, 12 geltoki ditu, eta bere eremua zabalduko du datorren gabonetan lau kokapen berriekin: Arrasate, Intxaurrondo, Isabel II. eta Loiolako Erriberan, eta baita bizikleta berrien flota batekin ere.