San Sebastian egunerako argazki lehiaketa bat antolatu du udalak
Saridunek 2016ko festako ekitaldiak udal balkoietatik ikusteko parada izango dute.
San Sebastian Eguneko festaren harira, Donostiako Udalak argazki lehiaketa bat antolatu du. Helburua festa girotzea eta donostiarrek sare sozialen bidez danborraden inguruko argazkiak partekatzea da. Udalak, beraz, argazkiak jaso, argitaratu eta saritu egingo ditu. Irabazleek datorren urteko San Sebastian Eguneko festako ekitaldi nagusiak udal balkoietatik ikusteko aukera izango dute.
Lehiaketan edonork hartu dezake parte, eta pertsona bakoitzak argazki bakarra aurkezteko aukera izango du, hiru modutan:

Iazko irabazlearen irudia. (Argazkia: Ander Morea)
- Twitter: #niredanborrada traola erabiliz argazkia publikatzea.
- Facebook: Donostia Gaur orrialdean ‘atsegin dut’ sakatu eta kontu horren denbora lerroan publikatzea, argazkiari Nire danborrada izenburua jarriz.
- Helbide elektronikoa: GAURen helbide elektronikora (donostia.gaur@gmail.com) mezu bat bidali eta argazkia eranstea gaian Nire danborrada izenburua idatziz.