Ehun urtetik gorako dendak omendu dituzte
Omendutako dendak, 100 urte baino gehiagoz hirian bizi-giroa sortzeagatik, hurrengoak izan ziren: Almacenes Arenzana, Barrenetxe, Benegas lurrin denda, Bolsos Alvarez Bolsos Erro, Boutique Cristina, Aristizabal alkandora denda, Arrieta izoztuak, Idoia Odriozola, La Casa del Artista, La Casa de las Labores, Merceria Francesa, Otaegui gozotegia, Tamayo paper denda, La Esperanza lurrin denda, Cortes jostundegia, Elosegui hazi denda, Tello zapata denda eta Villa MªLuisa lore denda.
Hiriko merkataritzari aitorpen instituzionala egin zitzaion. Juan Karlos Izagirre alkateak eta Josu Ruiz Garapen Ekonomikoko zinegotziak plaka eta diploma eman zizkieten ehun urtetik gorako hogei bat dendei. Merkataritzaren Eguna Donostiaren Suspertze Ekonomikorako Planaren baitan sortzen da, hirian merkataritza dinamizatzeko eta bultzatzeko helburuarekin, Donostiaren garapen ekonomikorako gako gisa. Gertaera hau urtero errepikatzeko eta hiriko merkataritzarentzako erreferente gisa finkatzeko asmoarekin sortzen da.
Skizo dendarentzat izan zen, Facebooken botu gehien jaso zituen denda izateagatik. Amara Berrin, Karlos hiribidean dago punk arropa denda.
Donostiako Udalak, Donostiako Sustapena bere sozietatearen bitartez, eta Donostiako Merkatarien Elkarteak (Sshops Donostia) Donostiako Merkataritzaren I. Eguna antolatu zuten ostiralerako Zaharrean (Alde Zaharra), Auzoa (Altza), Centro-Erdia, DendaSS, Mercado Bretxa elkarteekin eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin elkarlanean. Hainbat auzotan musika jarri zuten eta egun horretan kanpainari atxikitako dendetan erosketak egin zituztenei, 10 euroko baleak oparitu zizkieten gastatzen dituzten 50 euroko, 2015eko urtarrilaren 5a baino lehen gastatzeko. Guztira, 1.000 bale banatu zituzten.
Bestalde, SShops Donostiak garatutako zerbitzu berri baten aurkezpena egin zuten, hiriko saltokien funtsa bizipen pertsonal bat bezala ezagutu eta gozatzeko prestatu dena. Saltoki ibilbide bat da baina oso ibilbide berezia, Donostiako saltokien arima ezagutaraziko duena.
Saltoki Berritzailenari saria