Auzipetuak gaur epaitegi atarian, Jone Amezagarekin elkartasunez. (Argazkia: Berria / Hodei Iruretagoiena)
Bi anaia donostiarren eta beste hamar auzipeturen kontrako akusazioa erretiratu du.
Izaskun Goñi, Egoi Irisarri, Endika Perez, Imanol Beristain, Ikoitz Arrese, Irati Tobar, Saioa Zibiaur, Ainara Ladron, Aitziber Plazaola, Beñat Lizeagaren kontrako akusazioak ere erretiratu ditu fiskalak. 28 gazteetatik 12ri kendu dizkie karguak.
Aurreko epaiketa batean epaiak ukatu zuen lotura bat erabili dute poliziek 28 gazteen kontrako epaiketan. Epaitegira sartu aurretik auzipetuek aterki laranjak zabaldu dituzte Jone Amezagarekin elkartasunez.
Defentsaren perituek atzo egiazkotzat jo zituzten gazteen tortura salaketak Istanbulgo protokoloa oinarri hartuta. Gaur Poliziaren perituek hartu dute hitza. Poliziek berretsi egin dute euren txostenetan esandakoa: auzipetuak Segikoak zirela, eta hori frogatzeko esan dute, besteak beste,
Gazte eta aske, irabazi arte leloa Segirena zela.
Independentzia leloa ere Segikoa zela esan dute, nahiz eta beste 40 gazteren aurkako epaiketaren epaiak lotura hori ukatu zuen.