Añorgako futbol zelaia. (Argazkia: Nagore Koch)
Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak futbol atezainentzako ikastaro bat antolatu du. Klubeko entrenatzaileak eta Realeko Beñat Etxebeste arituko dira ikastaroa gidatzen, beste bi adituren laguntzarekin: Iñigo Arteaga (Malaga CF) eta Luis Llopis (Granada CF). Gabonetako oporraldian emango dituzte eskolak, auzoko futbol zelaian bertan; zehazki, abenduaren 22an, 23an, 26an eta 27an izango da ikastaroa, goizez; 9:30etik 12:00etara.
Alebin, haur, kadete eta jubenil mailetako neska-mutilek izango dute ikastaroa egiteko aukera, 50 euroren truke. Guzira, 40 lagunentzako tokia egongo da.
Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, posta elektroniko bat bidali behar da
idazkaritza@anorgakke.org helbidera.