Herrera eta Altzako geltokiak lotuko dituen tunelaren lanen irudia. (Argazkia: Euskal Trenbide Sarea)
Ia mila metroko hondeaketa lanak osatu dituzte, eta lineako tunelaren estalduraren %85a jada egin dutela adierazi du Euskal Trenbide Sareak.
Altzan eraikiko duten geltokia ere hondeatu dute, eta une honetan haitzuloa eta sarbideko kanoiak estaltzeko lanak ari dira egiten. Herrera-Altza zatian lur azpitik joango diren 1.040 metro daude. Trenbide saihesbidearen hasiera, egungo Herrerako geltokiaren luzapen zuzena izango da. Ondoren kurba egingo du eskuinerantz, N-1 errepidea izandakoaren eta Adif-eko trenbideen azpitik igarota. Horren ostean beste kurba bat ezkerrera, Felix Iranzo pasealekuaren azpiko zuzengunean amaitzeko. Puntu horretan egongo da geltoki berria. Bi atari eta sarbideko bi kanoi izango ditu. Kainoi horiek Larratxoko pasealekuan, anbulatorioaren ondoan, eta Santa Barbaran egongo dira.
Geltokiak alboetan izango ditu nasak. Nasa bakoitzak, terminalaren atarian egongo diren bi
mezzaninetara eramango duten bi eskailera izango ditu. Nasetara, beste igogailu baten bitartez kanpoaldearekin lotura izango duen igogailu baten bitartez ere heldu ahal izango da. Trenbide azpiegitura berri horri esker, 5.500 pertsonak beraien etxeetatik bost minutu baino gutxiagora izango dute geltokia eta 8.800ek hamar minutu baino gutxiagora.