Kantu Jirak Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko du

Kantu Jiraren 10. urtemugaren ospakizuna, iaz. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Musikaria eta orkestra-zuzendaria (Donostia, 1968). Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako irakaslea eta Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) egungo zuzendaria. Donostiako Musika Hamabostaldia zuzendu du hainbat ediziotan. Era berean, Donostiako Orfeoiaren laguntzaile gisa jardun du maiz. 1999an egin zuen debuta Madrilgo Teatro Real antzokian, Carl Orff-en Carmina Burana obrarekin, eta kritika espezializatuaren aho bateko oniritzia jaso zuen.
Maria Jesus Bragado:
Feminismoaren inguruan lan handia egin duen emakumezko altzatarra da. Historia irakaslea da. Altzan bertan sinadura asko bildu dituzte Bragadoren lana aitortzeko. Herritarrek egindako proposamenetako bat zen Bragadorentzako domina.
Kantu Jira:
Donostiako Kantu Jira duela hamar urte abiatu zen, hain zuzen ere, Euskaldunon Egunkariaren itxiera salatzeko. Lehen txanda hartan 80 lagun elkartu ziren. Ondoren, aurrera jarraitu zuten. Orain hilabetero biltzen dira, normalean 250 bat lagun. Iaz hamar urte bete zituen.
Txoko Txiki:
Gurutze Gorriak haurrei eskaintzen dien zerbitzu berezi bat da. Intxaurrondon du egoitza. Atzerritik etorritako haurrentzako zerbitzu bat da.


