Donostiako bizi kalitatea hobetzeko helburua du Tecnaliako zuzedari orokor alboko Iñaki SanSebastianek eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek sinatutako akordioak. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Donostia smart ereduan murgiltzea da akordioaren helburua, eta horretarako, 75.000 euroko Bono Teknologikoak luzatuko dituzte.
Donostiako udalak eta Sustapenak akordioa sinatu dute Tecnalia Ikerketa Zentroarekin, hirian berrikuntza teknologikoa eta smart eredua bultzatzeko helburuarekin. Datorren urtera begirako akordioa adostu dute, eta besteak beste, 75.000 euroko Bono Teknologikoen deialdia luzatuko dute, hiritarren bizi kalitatea hobetzeko helburua duten proiektu berritzaileak sustatzeko.
Donostia zientziaren eta berrikuntzaren hiria badela aldarrikatu du Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek. Tecnaliako zuzendari orokor alboko Iñaki San Sebastianekin sinatu du hitzarmena, eta Sustapenak eta Tecnaliak batera finantzatuko dituzte hiria hobetzeko proiektuak. “Donostia turismoaren eta kulturaren hiritzat daukagu, baina Miramongo parke teknologikoak erakusten du zientzia eta teknologia ere apostu garbiak direla. Adibide garbiena BPGan inbertitzen duguna da; %3, Europa mailan baino gehiago. Hitzarmen honekin, udalak enpresen etorkizuna bultzatzeko konpromisoa hartzen du, Europa mailako funtsak lortu eta smart city proiektuan aurrera egiteko”.
Ekimenak datorren urtean zehar jarriko dituzte martxan, eta sinatzaileen ordezkariek adostutako betetzen dela jarraituko dute. San Sebastianen esanetan, hiritarren arazoak hobetzeko aukera bihurtzen ditu Tecnaliak, eta horregatik udalarekin lan egitea garrantzitsua da bere esanetan: “Tecnalian 30 herrialdeetako 1400 adituk baino gehiagok egiten dute lan, eta gure helburua hiritarren bizi maila hobetzea da. Horregatik, oso garrantzitsua da instituzioekin elkarlanean aritzea, azken finean, beraiek baitira hiritarren beharrak entzun eta ordezkatzen dituztenak. Akordio honek lagunduk oditu hiriko arazoak identifikatu eta horiek konpontzeko proiektu estrategikoak diseinatzen. Helburua, Donostia talentuarentzat erakargarria bihurtzea da, horretarako ikerkuntza bultzatuz”.
Alkatearen esanetan, akordioari esker zientzia Donostia 2016 proiektuaren zati ere bilakatuko da: “Zientzia kulturarekin lotuta dagoela uste dugu, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu biak lotzen dituzten proiektuak bultzatzea Kultur Hiriburutzari begira martxan ipintzeko”.
Hitzarmenak ondorio zuzenak izango ditu proiektuan parte hartuko duten enpresa txiki eta ertainetan, eta baita proposamen berritzaileetan. Hauek dira akordioak biltzen dituen helburuak:
– Europako funtsak betetzeko proposamenak identifikatzea.
– Smart Cities eremuko proiektuak bultzatu eta espezializazioa sustatzea.
– Lankidetza akordioak Berrikuntza Zentroa, ENERTIC enpresa eta 2016ko Kulturaren Europako Hiriburutzarekin.
– Donostia Hiria eredua nazioartean zabaltzea, ezagutzaren transferentzia egitea.
– ETE-etan eta ekintzaileengan berrikuntza sustatuko duten jarduerak eta programak bultzatzea (Bono Teknologikoak).
– Tokiko talentua eta hiriko proiektu estrategikoak lagundu, horretarako ikertzaileentzako bekak eskainiz.
– Big Data/Open Data kontzeptuan sakondu eta ekimen pilotuak Donostian garatzea, arrakasta izan duten esperietzitatik ikasiz.
Ezkerretik eskuinera, Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruiz, Tecnaliako zuzendari Iñaki San Sebastian, Donostiako alkate Juan Karlos Ruiz, Tecnaliako ordezkari Fernando Espiga eta Sustapeneko ordezkari Euken Sese. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)