Askekintza Animalistak txerrikirik gabeko San Tomas eguna aldarrikatuko du aurten ere, eta postu beganoa jarriko du Parte Zaharrean, San Juan kalean. Txistor begano taloak eta txokolatezko taloak salduko dituzte bertan. Duela bost urte hasi ziren postua jartzen, eta urtez urte geroz eta arrakasta handiagoa dutela adierazi dute elkarteko kideek.
Urtean zehar ere hainbat jarduera egin ohi ditu Askekintza Animalistak. Aste Nagusian txosna beganoa jarri zuen, eta lehen aldiz tortilla begano lehiaketa bat jarri zuen abian. Festetan animaliak erabiltzearen aurka daude, eta udan protestak egin dituzte hainbat herritan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea