dBizik alokairuzko lau bizikleta geltoki berri jarri ditu
Sagastiederren, Arrasate kalean, Isabel II.an eta Humboldt kalean kokatu dituzte.
Dbizi Donostiako bizikleta publikoen sarea handitu egin dute Gabonetan. Hala, alokairuko bizikleten lau geltoki berri jarri dituzte Sagastiederren, Arrasate kalean, Isabel II.an eta Humboldt kalean.
Sagastiederreko geltokiari esker, lehen aldia izango da auzo aldapatsu batean alokairuzo bizikletak eskuragarri izango direna. Donostiako Udalaren esanetan, alokairu sistema hobetzen lagunduko dute geltoki berriek. Horrekin batera, sareak berrikuntzak aurkeztu ditu, hala nola, erabilera errazteko bizikleten diseinu berria, bizikletak lotzeko eta hartzeko sistema errazagoa eta led argia.
Geltoki berriekin, alokairu sareak 50 bizikleta elektriko gehiago izango ditu, eta guztira 125 bizikleta izango dira erabilgarri hirian, 16 geltokitan banatuta. Gainera, geltoki berriek aldizkako alkoairuak egin eta txartelarekin ordaintzea ahalbidetzen duen totem eredu berria dute. Sistema hori gainontzeko geltokietara zabalduko dute urtean zehar.