Hiritarren % 72k kirola egiten du Donostia Kirolaren arabera
Donostiar kirolzaleek gutxienez astean behin egiten dute kirola, eta saio bakoitzean ordu erdi baino gehiago egoten dira lanean.
Donostia Kirolak egindako ikerketaren arabera, hiritarren % 72ak kirola egiteko ohitura dauka. Gainera, gutxienez astean behin egiten dute kirola, eta saio bakoitzean ordu erdi baino gehiago aritzen dira.
Ikerketa egiteko Europako Kirolaren Kartan jasotako definizioa kontutan hartu dute. Bertan, egoera fisikoa edo psikikoa adieraztea edo hobetzea, harremanak garatzea eta lehiaketetan emaitzako lortzea helburu duten jarduera fisikoak hartzne dira aintzat.
16 urtetik gorako donostiarrak ikertu dituzte; emakumeen artean %70 dira kirolzaleak, eta gizonen artean aldiz, % 74. 2011ko dautekin alderatuta, donostiar kirolzaleen kopurua igo egin da, urte hartan %71 baitziren kirolariak.
Korrika egitea, modan
Running edo korrika egita da gaur egun kirol nagusia zaleen artean, eta hori da gehien igo den praktika. Gimnasioak erabiltzen dituztenen kopurua ere handiagoa da, eta emakumeen artean %23an mantentzen dira aretoko jarduerak, hala nola, pilates, aeronika eta gimnasia. Dena den, emakumeen artean ohikoena ibiltzea da (%43). Gizonen artean aldiz, ibiltzea ez da horren nagusi (%26), eta nabarmenagoa dira running-a (%22), gimnasioa (%17) eta bizikleta (%12).
Kirola egiten dutenen %67 nahiago dute aire librean aritzea, eta %35 udaleko kirol instalazioak erabiltzen ditu. Azkenik, ikerketaren arabera kirola egiten ez dutenen % 25ak denbora falta aipatzen du.