Katalina Eleizegi kaleko mendi magala osorik egonkortuko dute
Obrak 6 hilabete iraungo du
Katalina Eleizegi kaleko mendi magala osorik egonkortzeko lanak adjudikatu ditu udalak, eta Construcciones Moyua S.L. enpresak egin beharko ditu, 451.136 euroko prezioan. Enpresak sei hilabeteko epea dauka obrak bukatzeko.
Euroestudios S.L. enpresak 2012an idatzi zuen Katalina Eleizegi 21 kaleko mendi magala egonkortzeko proiektua, eta premiazko izaerarekin jarri ziren martxan, izan ere, magal horretako lur ezegonkorraren ondorioz behin baino gehiagotan egon dira lur mugimenduak. Horrela, Obra egin ondoren magalean lurra egonkortuko duten ainguraketak kokatuko dituzte.