Maria Kristina zubiaren obrak esleitu dituzte
2,8 milioitik gorako ibertsioa egingo du udalak denboralearen kalteak konpontzeko.
Donostiako Udalak 2,8 milioiko inbertsioa egin du iazko denboraleak egindako kalteak konpontzeko. Besteak beste, Mundaiz eta Maria Kristina zubien berritzera bideratu du dirua, eta obrak esleitu ditu; horrela, Ubycolan S.L. izango da Maria Kristina zubia berritzeko arduraduna.
Enpresak bi hilabeteko epea izango du lanak egiteko. Lizitazio prezioa 130.244 eurokoa izan zen, eta adjudikazioarena 90.520 euroraino iritsi da. Azpiegitura eta Hiriko Zerbitzuetako zinegotzi Nora Galparsororen esanetan, Maria kristina zubiak jasandako kalteak euskarrien pitzadurak eta armaduren erdoilketa dira, jsatekodunen gaitasunean eragin gabe: “Denboraleak jasandako kalteen konponketak uazko maiatzan amaitu ziren, eta orain zubietako egiturak beren egoerara bueltatu eta hobetzeko ari gara lanean”.