Emakumeei zuzendutako bi talde antolatu dituzte korrikan aritzeko
Abiatu kirol klubak, Donostia Kirola-ren laguntzarekin, running-a praktikatu nahi duten emakumeentzat hiruhilabeteko (urtarrila-martxoa) entrenamendu plan berria jarriko du abian igandean. Lehenengo ekitaldiaren arrakastaren ostean errepikatuko dute jarduera. 60 emakumek hartu zuten parte iaz.
Abiatu5, korrikan hasi nahi dutenentzat, eta Abiatu10, beraien running-a hobetu nahi dutenentzat. Horiek izango dira aukeran jarritako bi taldeak. Helburua da running praktikatzen duen emakume kopurua handitzea. Izan ere, herri lasterketetan behintzat, hauen partaidetza %20 ingurukoa da soilik.
Bi taldeak entrenatzaileek gidatuko dituzte, eta Donostia Kirolak egokitutako ibilbide osasungarrietan zehar ibiliko dira. Abiatuk emakume guztiak animatu nahi ditu, igandero, 9:30ean, Paco Yoldi eta Benta Berri kiroldegietatik abiatuko diren taldeekin bat egin dezaten.
Partaide guztiek kiroldegietako aldagelak eta dutxak doan erabili ahal izango dituzte. Gainera, Kirol Txartelako harpidedunek %30ko deskontua izango dute izena emateko prezioan.