Garabi zerbitzuen defizita murrizteko neurriak aho batez onartu direla adierazi du Udal Gobernuak
Apirileko osoko bilkuran alderdi guztiek onartutako mozioaren ondorioz, 300.000 eta 400.000 euro bitarteko defizita sortzen du zerbitzuak.
Garabi zerbitzuak sortutako defizita murrizteko neurriak udalbatzak aho batez onartu dituela gogora ekarri du Udal Gobernuak. Mozioa iazko apirileko osoko bilkuran onartu zen, eta ondorioz, udalak beste kontratu bat esleitu zuen EYSA enpresarekin. Udalaren esanetan, defizita gehiegizkoa zen, et gaur egungo beharretara egokitzeko hartu zen kontratua aldatzeko erabakia. Horrela, gaur egun 300.000 eta 400.000 euro bitarteko defizita sortzen du zerbitzu horrek gaur egun.
Onartutako mozioan EYSAko langile kopurua gutxitzeko aukera jaso zuen udalbatzarrak; enpresak langile guztiak mantentzeko eskaintza egin zuen, baina negoziazioak ez zuen fruiturik eman. Udal Gobernuak azaldu duenez, langileek oporrak udako egutegitik kanpo hartzeari uko egin diotelako eten da negoziaketa.
Horrela, PPk eta gainerako alderdiek bozketa unean moziorik eta kexarik ez zutela aurkeztu adierazi du Udal Gobernuak.
[box]
Interpelazioa garabi zerbitzuaren kontratu berriaren aurka
Hain zuzen ere, PPko zinegotzi Iñigo Arcauzek garabi zerbitzuarne kontratu berriaren aurkako interpelazioa aurkeztu du gaur. Kontratu berria soilik urtebeterako dela azaldu du Arcauzek, eta derrigorrez lau langile kalera joan beharko dutela salatu du: “EYSA enpresak hiriko garabi zerbitzuak eta TAO zerbitzuak eskaintzen ditu, baina hemendik aurrera egunean soilik lau garabi egongo dira lanean, eta gauean berriz bakarra. Horrrek ez ditu hiriaren beharrak beteko. Ez dezagun ahaztu, garabi zerbitzuak larrialdi egoeratan parte hartzen dutela, hala nola, uholdeetan, elurteetan eta itsas denboraleetan”.
PPko zinegotziaren arabera, defizita murriztea baino garabi zerbitzua bertan behera uztea da Udal Gobernuaren helburua: “Neurri horiek hartzeko arrazoi bakarra zerbitzua desagertaraztea da, eskumena bereganatu, eta publikoki kudeatzeko helburuarekin. Baina Udal Gobernuak ez luke ahaztu behar garestiagoak direla udal funtzionarioak mantentzea”.
[/box]