Merkataritzaren plan estrategikorako interpelazioa aurkeztu du EAJk
Udalak iazko azaroaren 30a baino lehen plana aurkeztu behar zuela salatu du Aitziber San Roman EAJko zinegotziak
Merkataritzaren plan estrategikoaren inguruan interpelazioa aurkeztu du EAJk, Udalak iazko azoaroaren 30ean aurkeztu behar zuela salatuz. Donostiako saltoki txiki eta ertainen egoera “larria” dela gogora ekarri du EAJko zinegotzi Aitziber San Romanek, eta Kiroletako eta Garapen Ekonomikoko zinegotzi ordezkari Josu Mirenari azalpenak emateko eskatu dio.
San Romanen esanetan, orain arte planaren zati baten laburpena besterik ez du aurkeztu udalak: ” Azken urtean %14 galdu du hiriko merkataritzak, eta egoera geroz eta okerragoa da. Udalak dagoeneko plan estrategiko osoa aurkeztu beharko luke, baina ez du ezer egin; eta bitartean, merkatarien egoera ilunduz doa”. Horrela, plan estrategikoa gehiago ez atzeratzeko eta behingoz aurkezteko eskatu dio EAJk Bilduri.