Ehun batel baino gehiago lehiatuko dira igandean Loiolan
Donostiarrak ontzi bat uretaratuko du Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldian.
auzoaren pare-parean izango da, eta ez Loiolako Erribera inguruan, iazko moduan. Donostiarra arraun elkartea batel batekin arituko da, arraunlariek traineruko norgehiagokak hasi aurretik lehiatzeko aukera izan dezaten. Kiriko ere batel batekin lehiatuko da. Batel donostiarren aurkariak Getaria, Mutriku, San Juan eta Zarautz A eta B izango dira. Gainontzeko mailetan, Hernani, Hibaika, San Juan, Tolosa, San Pedro, edota Zarauzko ontziak arituko dira lehian, besteak beste.
Martxoaren 7an ere batel jardunaldia izango da hirian, Donostia Arraun Lagunaken eskutik. Ligari dagokion zortzigarren jardunaldia izango da.
Loiolan, Urumeako uretan, abiatuko da Gipuzkoako Batel Liga igandean. Guztira, haur mailatik hasi eta helduak bitarteko 104 batel arituko dira nor baino nor, 12:30etik aurrera. Hernaniko Arraun Elkarteak antolatu du ligako lehen jardunaldia, eta Ur-Kirolak elkartearen Loiolako egoitza erabiliko dute elkargune gisa. Estropada eremuari dagokionean,