Intxaurrondo Katekesis haur danborrada, 1983. urtean.
Larunbatean festa bat egingo dute Larrotxene kultur etxean, 17:00etan. Danborrada bultzatu zutenei omenaldia egingo diete.
Aurten 50 urte egingo ditu Donostiako haur danborradan. 1965ean parte hartu zuten lehen aldiz, Los Luises izenarekin. Haur danborrada gisa urtebete lehenago irten ziren kalera, 1964ko irailaren 14an, Intxaurrondo Zaharreko Santa Kruz jaiak zirela eta. Geroztik, auzoko haur danborrada izan da.
Haur danborradan parte hartu dutenen bideo eta argazkiekin ikus-entzunezko pieza bat sortu dute, eta larunbatean, hilak 17, egingo duten festan aurkeztuko dute. Danborradaren aitzindariak omenduko dituzte bertan, haur danborrada bultzatzeko egindako lanagatik.
[Gallery=210]