Piratek komunikazioaren gaineko zenbait formakuntza saio eskainiko dituzte doan
Ikus-entzutezko gaietan eta komunikazioan trebatzeko gomendio eta tekniken gaineko lantegiak izango dira. Donostiako Piratek Piztu.info, Guardetxeko Banda Bat eta Egiako Txondorrarekin elkarlanean bultzatu dituzte urtarrila eta maiatza bitartean egingo diren formakuntza saio hauek. Hasiera batean kofradiei zuzentzeko diseinatu zituzten, baina azkenean irekiak izango dira. Edozein kolektibo eta norbanakok eman dezake izena. Eta gainera, debalde izango dira.
Argazkigintza, edizioa, bideogintza, soinu ekipoak, kartelgintza, sare sozialak, kale mailako komunikazio teknikak… “Zenbat eta trebatuagoak egon, orduan eta eraginkorragoak izango gara. Ikas dezagun gure mezua ahalik eta hobekien zabaltzen!”, adierazi du piraten kolektiboak. Izena emateko eta inormazio gehiago jasotzeko idatzi tailerrak@donostiakopiratak.eus helbidera.
[box]
IKASTAROAK
Argazkigintzarako hastapen ikastaroa. Urtarrilak 24. Txondorra.
Argazki retokea. Otsailak 7. Guardetxea.
Kartel sormena eta diseinua. Martxoaren 7an, Guardetxean.
Sare sozialak. Martxoak 21ean, Txondorran.
Gerrilla komunikazioa. Apirilaren 11n, Guardetxean.
Zure webgunea sortu eta kudeatzeko jakin beharrekoak. Apirilak 25ean, Txondorran.
Nola hitz egin jendaurrean. Maiatzaren 9an, Guardetxean.
[/box]