Obren helburua mendiko lurra finkatzea izango da. (Argazkia: Lide Ferreira)
265.596 euroko kostua izango du obrak.
Udalak Urgulleko mendi magala egonkortzeko lanen esleipena onartuko du bihar. Obrak 295.596 euro balioko du, eta 9 astez luzatuko dira. Udalak dagoeneko hainbat lan egin ditu Paseo Berriko zonaldea egonkortzeko, harriak erortzeko arriskua txikituz. Oraingo obrekin, Apaizen pasealekua, Zuloaga plazako sarrera, Trinitate plaza, Damen batera eta Orixe ikastolaren ingurua indartuko ditu; zonalde horiek itxita egongo dira obrak iraun bitartean.
Neurri aktiboak eta pasiboak erabiliko dituzte mendi magala egonkortzeko; horrela, ezegonkorrak diren blokeak gogorrago eutsiko dituze, barra bidezko aingraketa aktiboak eta pasiboak dituzten mintzak erabilita. Gainera, oztopoz osatutako tarteak zehaztuko dituzte, erori daitezkeen harriak oinezkoen pasealekura iritsi ez daitezen.