Protesta jendetsua Añorgan. (Argazkia: 25 Geltokia)
Astelehen iluntzean Añorgan izandako eraso sexistari erantzuteko manifestazio jendetsua egin zuten atzo arratsaldean Añorga Txikiko kaleetan. Hasi eta bukatu Amassorrain ikastolan egin da, eta amaieran deitzaileek hartu dute hitza. Garbi utzi dute ez dutela halako erasorik onartuko, eta eraso sexisten aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu dute. Erasotutako neskari babes zabala erakutsi dio honela auzoak eta txalo zaparrada luze batekin amaitu da mobilizazioa.