'Jostunak' dokumentala estreinatu dute Grosen
Gure Esku Dago mugimenduaren webgunean bertan egongo da dokumentala eskatzeko aukera, herriz herri proiektatze aldera. Hurrengo proiekzioa Amara Berrin izango da, hilaren 27an, Ernest Lluch kultur etxean, 19:15ean.
Donostian lehen aldiz eman dute ekainaren 8ko giza katea eta erabakitze eskubideari buruzko lana.
Joan den abenduan estreinatu zuten Bilbon, eta geroztik beste hainbat herritan proiektazen hasi dira. Atzo arratsaldean Donostiara iritsi zen, Okendo kultur etxera, eta jende andanak ikusi ahal izan zuen Gure Esku Dago dinamikaren sustraitze prozesua kontatzen duen filma.
Ekainaren 8an giza kate erraldoi batek lotu zituen Durango eta Iruñea, eta giza kate horren atzean ziren pertsonen iritzia bildu du filmak. Hainbat donostiar ezagun agertzen dira Eriz Zapirain eta Ion Telleriaren ikus-entzunezko honetan: Mariano Ferrer, Kontxita Beitia, Beñat Gaztelumendi
Xabier Saldias eta Igor Kaltzada, besteak beste. Baina batik bat herritar anonimoek dute protagonismoa, horiek izan baitira Gure Esku Dago egitasmoaren bultzatzaileak.
Herritarren borondatearen hariak ahalik eta herritar gehien batzen jarraitzea nahi dute, eta Horretarako tresna bat izango da dokumentala.