Programak Donostiako erralitatea “faltsutzen” du PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gascoren esanetan.
Programan Igeldo herri moduan azaldu zela salatu du PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gascok.
ETB1ek duela gutxi estreinatu du
Herri Txiki Infernu Handi programa, baina PSE-EE alderdiak kentzeko eskatu du gaur. Hain zuzen ere, programak hainbat herri bisitatu ditu, hala nola, Goizueta, Ea, Errezil, Elgeta, Berriatua eta Igeldo. Azken honi herri tratera emateagatik kendu nahi du programa alderdiak, Donostiako errealitatea errespetatzen ez duelako.
PSE-EEko zinegotzi Erneso Gascoren esanetan, errealitatea “faltsutu” dute programan: “Telebista publikoak jakin beharko luke Igeldo Donostiako auzo bat dela, eta ezin dutela herri moduan aurkeztu. Hori egitea errealitatea faltsutzea da, jakinda gainera errealitate hori polemikaz joasia dagoela”. Horrela, Gascok Igeldori eskainitako saioa ez emititzeko eskatu du.