Realzale bat hil da auto istripuz, Madrilera bidean
Miranda Ebron (Burgos) auto istripu larri bat egon da gaur, goizeko lehen orduan. I.G.M, 23 urteko donostiarra, hil da bertan, eta beste bost pertsona zauritu dira. Hildakoa Madrilera zihoan, Realak Real Madrilen aurka gaur jokatuko duen partida ikustera. Bi autoren arteko istripua izan da, N-I errepideko 316. kilometroan. Goizeko 7:30ak inguruan gertatu da ezbeharra. Hildako gaztearen autoan joaten ziren beste hiru realzaleak zaurituen artean daude.
Real Madril eta Realaren arteko partidaren hasieran minutu bateko isilunea egingo dute, 16:00etan, Santiago Bernabeun. Realak bere doluminak adierazi dizkio zendutako gaztearen familiari.