Etxebizitza eskubidearen aldeko borrokak bizirik darrai Añorgan
Etxi gabe mugimenduak deituta batzar ireki batean parte hartu dute auzoko hainbat gaztek, arazoari konponbidea eman nahian.
Cementos Rezola lantegiko eraikin zaharra okupatuz, lau egunez, Etxe Handia izenez ezaguna dena. Gainera, auzotarren aldetik babes handia nabaritu zutela nabarmendu dute. Oraindik, ordea, etxebizitza eskubidearen konponbidea urrun ikusten dute gazteek, eta bat egin dute gaur, Jolas etxean.
Hurrengo bilera, otsailaren 7an
Ideiak eta egoerak konpartitu dituzten arren, oraindik badakite lan asko dagoela egiteko, eta bigarren bilera baterako deia egin dute. Jolas etxean bertan elkartuko dira, otsailaren 7an, 12:00etan.
Añorgako gazteak ez daude geldik egoteko prest. Añorgan bizi nahi dute, baina horretarako arazoak dituzte. Etxi gabe mugimenduak deituta, batzar ireki bat egin dute, eta etxebizitza bat lortzeko dituzten arazoak partekatu dituzte bildutakoen artean. Zehazki, joan den urrian sortu zen Etxi gabe mugimendua, “Nola lortuko dugu Añorga bizi bat ezin badugu Añorgan bizi?” galderari erantzun nahian. Hortik aurrera, azaroan egin zuten hiru gaztek ekimenik ikusgarriena,