'Rockomikia bineta & doinuak' erakusketa, larunbata arte
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan dagoen erakusketa larunbata arte, otsailaren 7a arte izango da zabalik. Erakusketa honen helburu nagusia garai bateko kultura herrikoia balioan jartzea da. 80 eta 90. hamarkadetan kulturaren bi adar hauek nola bat egin zuten eta Euskal Herrian zein giro kultural sortu zen. Estetika eta etika marjinalak lortutakoaren ispilu izan nahi du eta nola nazioarteko giroan tokia egin zuen. Komiki, fanzine, disko azal, libreto eta bideo klipek osatuko dute David Zapirain eta Koldo Almandozek zuzendutako erakusketa.
[box]
Erakusketa: Abenduak 17- Otsailak 7
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: arratsaldeko 4tatik 8etara
Larunbatetan: 11:00-14:00 / 16:00-20:00
[/box]