Hau da Anoeta berriak edukiko lukeeen itxura. (Argazkia: Reala)
Kontratuko Helegiteen Administrazio Organoak Anoetako lehiaketaren aurkako helegitea onartu du gaur. Helegitea Madrilgo Optima Sport Media enpresak eta Fernando Goñi abokatuak jarri zuten, eta hau onartuta, bertan behera gelditu da estadioa berritzeko lehiaketa. Donostiako Udalak aurrerantzean eman beharreko pausoak aztertuko dituela adierazi du.
Gaur goizean jaso du ebazpena udal gobernuak, eta dagoeneko informazioa helarazi die udal taldeei. Horrela, bihar goizean bilduko den Bozeramaileen Batzordeak gaia aztertuko du. Ondoren, agerraldia egingo dute komunikabideen aurrean.