Jose Mari Amorrortu Realeko entrenatzaile ohia, azaleko argazki nagusian.
Jose Mari Amorrortu garaiko Realeko entrenatzailea izan zen lehen Irutxuloko Hitzaren protagonista. Berari eskaini zioten azaleko argazki nagusia. “Inoiz ez nuen pentsatu hain giro nahasia aurkituko nuenik’ zioen lerroburuan.
2005a Korrika urtea izan zen, 2015a izango den moduan. Lehen urte hartan, Gaztelumendi anaiak lehia bizian murgilduta zeuden dagoeneko, Eskolarteko Bertsolari Txapelketan; ezker abertzaleak deitutako manifestazioaren aurka egin zuen Ertzaintzak, Aste Nagusiaren atarian; Zinemaldiak euskaraz egin zuen Aupa Etxebeste pelikularekin, Asier Altuna eta Telmo Esnal zinemagileen eskutik; eta Egiako gaztetxea hustu eta bota egin zuten. Hamar urte pasa dira, baina, berri hauek ikusita, gauzak ez dira hainbeste aldatu.