500 eta 3.000 euro arteko zigorrak aurreikusi dituzte
Datorren asteko udalbatzarrean aurkeztuko du udal gobernuak hondakinen ordenantza berria. Ordenantzaren helburu nagusia Parte Zaharreko hondakin bilketaren kudeaketa zehaztea da, baina, etorkizunean gerta daitezkeen arazoak ekiditeko, hondakin zerbitzu...
Galparsororen esanetan, neurri berriek ez dute eraginik izango ordenantza betearazi eta zigorrak ipintzeko orduan: «Teknikariek eskumenak izateak ez du esan nahi zaborren brigada sortuko dugunik. Eskumen horiek ematea erabaki dugu, etorkizunean gerta daitezkeen arazoei aurre egiteko boterea izan dezaten».
Galparsorok Loiolako Erriberetan izandako liskarrak gogora ekarri ditu: «Zaborra kalean pilatzen hasi ziren, osasun eta ingurumen kalte larriak eraginez. Halakorik berriro gertatu ez dadin, teknikariek eskumena izango dute ordenantza betearazi eta herritarrei aholkua eskaintzeko». Teknikariek ez dutela udaltzainen lana egingo argi utzi du zinegotziak. «Beren ardura ordenantza betetzen dela egiaztatzea izango da», nabarmendu du.