Donostiarra, iazko estropada batean. (Argazkia: Donostiarra Arraun Elkartea)
Oriaren XXI. Traineru Jaitsieran denetariko ontziak arituko dira lehian, bihar arratsaldean. Gizon zein emakumeen mailatan 85 ontzi elkartuko dira Orion, eta bertan izango da Donostiarra Arraun Elkartea, bi ontzirekin, Donostiarra A eta Donostiarren B izenekin. Guztira, sei Llagut Catala, bi Llagut Mediterraneo eta 77 traineru ibiliko dira Oria ibaian barrena; jaitsiera 16:30ean hasiko da eta azkeneko traineruak 18:00etan egingo du irteera.
Bi ibilbide prestatu ditu Orioko Arraunketa Elkarteak, 50. urteurreneko ospakizunen baitan. Batetik, mediterraneoko ontziek eta emakume, gazte eta beteranoz osatutako traineruek egingo dutena. Sarikolatik irten eta herrian amaituko da ibilbide hori eta 4.000 metro izango ditu. Bestetik, gizonezko absoluto mailako traineruek, berriz, 6.000 metroko ibilbidea egin beharko dute. Mapil-Agiñatik irten eta herrian edukiko du helmuga.