Massimo Vigneli iaz hildako diseinatzaile italiarrari omenaldi gisa antolatu dute
Kartelak, katiluak, altzariak… denetarik ikus daiteke Okendoko erakusketan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Diseinatzaile argia eta garbia zen Massimo Vignelli italiarra (1931-2014). Urte mordoan lan egin zuen diseinatzaile gisa, iaz hil zen arte, bere ametsa bete gabe. Izan ere, Vatikanoko korporazio-identitatea egitea omen zuen amets, eta hala esan zuen: “Aski gustura joango nintzateke Aita Santuarengana, esateko ‘Santutasun, logotipoa ondo dago, kristau gurutzearena, baina gainerako guztia ezabatzea hobe'”. Azken batean, geometrian oinarritu zuen bere lana, arkitektokinoa zen eta forma eta funtzioa elkarri lotuta ikusten zituen. Diseinatzaile ezagunaren omenaldi gisa,
Timelles / Massimo Vignelli izeneko erakusketa zabaldu dute Groseko Okendo kultur etxean; bereziki, 100×70 neurriko kartelekin bete dute erakusketa gela.
Zehazki, 33 estudiok egindako kartelek osatzen dute Okendoko erakusketa. Donostiako Husmee estudioak deia zabaldu zuen, bertako eta nazioarteko hainbat estudioren artean, Vignelliri omenaldi gisa lanak egin zitzaten, gao librean, eta sekulako erantzuna jaso zuen. Hala, jasotako lanen artean hautaketa bat egin dute arduradunek, erakusketa osatzeko. Hala, erakusketako kartelen jatorriak, Getxo, Australia, Irun, Chicago, zein Londresekoak dira. Badira Donostiako estudioek egindako lanak ere tartean: Lanzagorta eta Husmee bera. Kartelez gain, ordea, Vignellik diseinatutako katiluak, New Yorkeko metroaren mapa eta beste hainbat kontu jaso dituzte erakusketan.
Erakusketaren harira, Husme estudioak liburu bat ere argitaratu du. Bertan, erakusketako lanak ez ezik, Massimo Vignelli, bere obra eta diseinuan utzitako aztarna hizpide dituzten kolaborazioak jaso dituzte. Gainera, apirilaren 17an, Vignelli Associates konpainiako Beatriz Cifuentes eta Yoshiki Waterhouse Okendon izango dira. Hitzaldi bat eskainiko dute Vignelliren lanari eta diseinuaren inguruan.
Elveticaren zale sutsua
Bere garbitasun horren barnean, Elvetica letra mota 1957an sortu zuten eta Vignelli letra mota horren zale amorratua izan zen. Gorriz erabili zuen maiz, baita zuriz eta beltzez ere. Mies van der Rohe eta Joseff Horffman arkitekto eta diseinatzaileak mirestu zituen. Adituen arabera, berritzailea, jakituna, lanbidea sutsuki maite zuena izan zen. Bere esanetan, diseinuaren eginkizuna mundua berez dena baino hobea egitea da. Hala, teknologia eskura eduki arren, beti arkatz batekin aritu zen lanean, paperean marraztea baitzuen gogoko.
1966an, New Yorkeko medraren mapa, sinaleak eta korporazio identitate eskuliburua egin zituen, eta ondoren, Washintongoa, besteak beste. 1977an, Ameriketako Estatu Batuetako parke nazionaletako grafikoen diseinua egin zuen, 1995ean, Unitel Colors of Benneton marka ezagunaren brandinga egin zuen, eta 1998an, berriz, Bilboko Guggenheim Museoaren korporazio-identitatea.
Argi zituen ideiak Massimo Vignellik: “Diseinatzaile batek borroka egin behar du bizitzan. Isustasunaren aurka. Medikuak gaitzari aurka egiten dion bezala. Gure iritzian, inguruneak gaixotzen dizkigu begiak, eta diseinua horien nolabaiteko sendabidea da”
Apirilaren 18a arte egongo da zabalik erakusketa: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era; larunbatetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.