Oriaren XXI. Traineru Jaitsieran hamaseigarrena izan da Donostiarra
Oriok eraman du bandera gizonezkoetan, eta Zumaiak emakumezkoetan.
Euriari, haizeari baita kazkabarrari ere aurre egin behar izan zioten arraunlariek, Oriaren XXI. Traineru Jaitsieraren. Guztira, gizon zein emakumeek osatutako 85 ontzi desberdinak aritu ziren lehian larunbat arratsaldean, eta tartean izan zen Donostiarra, bi trainerurekin. Gizonezko absolutuen mailan, 46 traineru uretaratu ziren, eta Donostiarraren lehen ontzia hamaseigarrena izan zen, 21 minutu eta 41 segundoko denborarekin. Orio, etxeko taldea, izan zen irabazlea, 20 minutu eta 19 segundoko denborarekin. Zehazki, Oriorengandik minutu bat eta 20 segundora geratu zen Torrekua; eta Donostiarra B, berriz, 34. postuan geratu zen (22:44:38), Oriorengandik 2 minutu eta 24 segundora. Andoni Saizar aritu zen patroi lanetan lehen ontzian, eta Ander Iriarte bigarrenean. Emakumezkoetan, Zumaiak eraman zuen bandera.
Udarako traineru ligak eta txapelketak hasi aurretik, bat baino gehiago izaten dira arraunlariek aukeran izaten dituzten jaitsierak. Donostiarrak dagoeneko beste bi jaitsieran jokatu ditu, Bilbon eta Hondarribian lehiatu baita jada.
Bateletan ere bai
Bestetik, igandean, Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldiaren txanda izan zen Pasaian, eta Donostiarrak ontzi bat uretaratu zuen bertan. Ligako bosgarren jardunaldiari zegokion lehia izan zen, baina jokatu zuten lehen izan zen, orain artekoak eguraldi iragarpenengatik bertan behera utzi baitituzte. Senior mailako bederatzi batelen artean, hirugarrena izan zen Donostiarra, 9 minutu eta 16 segundoko denborarekin. San Juan izan zen azkarrena, 9 minutu eta zortzi segundoko denborarekin.
ORIAREN XXI. TRAINERU JAITSIERA.
GIZONEZKO ABSOLUTUEN SAILKAPENA (Lehen hogeiak):
- ORIO 20:19:51
- HONDARRIBIA 20:23:06
- SAN JUAN 20:51:37
- KAIKU 20:54:19
- SAN PEDRO 20:54:51
- ZIERBENA 21:00:20
- BERMEO 21:02:02
- PORTUGALETE 21:16:10
- SAN JUAN B 21:27:40
- SAN PEDRO B 21:27:49
- GETARIA 21:28:53
- ORIO C 21:30:27
- ZUMAIA 21:35:52
- BERMEO A.E. “B” 21:36:00 01:16:09
- HONDARRIBIA B 21:38:09
- DONOSTIARRA 21:40:25
- ORIO B 21:44:09
- DEUSTO 21:48:49
- CASTREÑA 22:00:04
- ISUNTZA 22:00:15