Herritarren partaidetza eskatu dute
Donostia 2016 azken txanpan sartzen ari da. Izan ere, datorren urtean izendatuko dute Donostia Europako Kultur Hiriburutza moduan, eta data horri begira lanean ari da fundazioa. Oraingoan, herritarren partaidetza sekula baino gehiago eskatu dute, kultu...
Donostia 2016 azken txanpan sartzen ari da. Izan ere, datorren urtean izendatuko dute Donostia Europako Kultur Hiriburutza moduan, eta data horri begira lanean ari da fundazioa. Oraingoan, herritarren partaidetza sekula baino gehiago eskatu dute, kultur jarduerak osa ditzaten, Energia Olatuak izeneko atalean. Edozein herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek egin ditzakete euren proposamenak, martxotik aurrera. Zehazki, 2015ean, 2016 euroko 60 diru laguntza banatuko ditu fundazioak, eta tamaina handiagoko beste sei proiekturentzat 20.160 euro bideratuko dituzte; 2016. urtean, beste hainbeste egingo dute. Hilabetero aurkeztutako proposamen guztien artean bost aukeratuko dituzte, eta aukeraketa egiteaz arduratuko den taldea ere herritarrek osatuko dute, Ardora izeneko taldearen bidez. Diru laguntza txikiak Euskal Herriko biztaanleei mugatuak egongo dira, eta handiak, berriz, Europa osora zabalduak egongo dira.
Donostia 2016 Fundazioak 75 donostiarrei eskutitz bana bidaliko die. Hala jakingo dute herritar horiek Ardora izeneko taldean parte hartzeko hautatuak izan direla, zozketa bidez, eta proiektuen aukeraketan parte hartzeko eskatuko diete. «Arrainek elkartzean sortzen duten argia da ardora; argi geratzen da honekin sortu nahi dugun metafora», esan dute.