Osasun etxearen egitasmoak aurrera darrai
Bretxako Arraindegi eraikinak hizpide izaten jarraitzen du. Udalak eraikina arlo pubikora bideratzeko asmoarekin aurrera darrai, Parte Zaharreko eta Erdialdeko bizilagunei dagokien osasun etxea bertan ezarriz, esaterako. Gaur egun bertan dagoen Ocine L...
Alkateak gogoratu nahi izan du, erabilerarik gabeko eraikin bat zela Bretxakoa, eta bertako kudeaketa daraman enpresari ordaintzeko arazoak zeudela, bestek beste, maizterrek alokairuei aurre egiteko zailtasunak zituztelako. «Kontzesio kontratua aldatu behar izan genuen, arlo publikorako metro gehiago eskatzeko. Aldi berean, interes publiko justifikatu bat egon da libre geratzen ziren metroak erabiltzeko, Parte Zaharreko eta Erdialdeko osasun etxea bertan jartzeko eskatuz», azaldu du alkateak.
Bestetik, aldaketa faseka egitea erabaki zutela aipatu du Izagirrek, lehenbailehen Osakidetzari behar zituen beharrezko metroak uzteko, «eraikineko gainontzeko erabiltzaileei eragozpenik sortu gabe».