Surf lokala berritzeko, 180.000 euro
Udalak eta Sustapenak martxan jarri dituzte Zurriola hondartzako surf lokalaren obrak, Groseko Indarra kirol elkartearen lankidetzarekin. Hasiera batean iaz hasi zituzten lanak, baina hainbat arazo izan dituzte itsasoko olatuen oldarrarekin; dena den, ...
Horrela, obrak 180.000 euroko aurrekontua izango du (105.000 euro Sustapenak jarri ditu eta 75.000 euro Groseko Indarrak), hondartzan bertan ia 250 metro koadroko espazio bat berritzeko bideratuko direnak.
Lokala berritzearen helburua surfarekin lotutako jarduerak areagotzea da, Ruizen esanetan, surfa «funtsezko sektorea» baita hiriaren ekonomiaren eta berrikuntzaren garapenerako. Hala, Surf City Donostia klusterraren bitartez, sektore horretan sareko lana eta garapena bultzatzearen aldeko apustua egingo du udalak: «Hiriari aberastasuna eta enplegua ekarriko dieten zerbitzuak eta proiektuak sustatzeko helburua du klusterrak; gaur egun 50 kide ditu eta enpresek, prestakuntza-zentroek, zentro teknologikoek eta erakundeek osatzen dute, besteak beste».
Groseko Indarra elkartea 2024ko abenduaren 31a arte arduratuko da lokalaren kudeaketaz, hitzarmenean hala sinatuta.