Eskolaren zati berria, kanpoaldetik. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Zubietako eskola txikia handitu dute azkenean. Eskola komunikateak 2009tik zuen eskaerari erantzun dio udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Eraikina zaharra, txiki geratu zitzaien aspaldian, ikasleen beharrei erantzuteko, eta lortu dute euren ametsa egia bihurtzea. Erakundeek 390.000 euroko inbertsioa egin dute Zubietan; kopuru horren %60 jaurlaritzak ordaindu duelarik, eta gainontzeko %40 udalak. Eskola handitzeko, berezko eraikinari egurrezko beste zati bat gehitu diote, bost hilabeteko lanak egin ostean. Guztira, 331 metro koadro ditu zati berriak, ingurumenari erantzunez, era iraunkorrean, eraikina bioklimatikoa baita eta eko-diseinua duena.
Otsailetik gela berri guztiekin behar bezala daude Zubietako ikasleak eta irakasleak, eta gaur egin dute inaugurazio ekitaldi ofiziala, gurasoen eta erakundeetako ordezkarien presentziarekin. Bertan izan dira, Rosa San Roman Zubietako eskolako zuzendaria, Fernando Iturralde Zubietako Herri Batzordeko kidea, Juan Karlos Izagirre alkatea eta Naiara Sampedro zinegotzia, Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkatea, eta Gema Gonzalez Txabarri Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde ordezkaria. Guztiak ere pozik agertu dira eskola berriarekin, eta Andoni Otamendik egindako bertsoak abestu dituzte elkarrekin.
Gaur egun, 44 ikasle ditu Zubietako eskolak, 2 eta 8 urte artekoak, eskola txikien hezkuntza eredua garatzen dute bertan. Eraikitako zati berriari esker, baliabide berriak ditu eskolak: hiru ikasgela berri, jantokia, bulegoa eta bi komun. Edonola, zubietarren aldarrikapenak ez du etenik izango. Izan ere, orain leku nahikoa izanik, 12 urtera bitarteko eskolaratzea aldarrikatuko dute.
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
Haurrak, irekiera ekitaldian, marrazten. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)