Donostia 2016 proiektuaren arduradunak herritarrekin bilduko dira hilabete honetan
Bost saio egingo dituzte auzoetan, lehena ostiral honetan, Imanol Larzabal kultur etxean
Donostia 2016ren webgunean ikusgai izango da.
Programazioaren lehen aurrerapena
Donostia 2016ren zuzendari Pablo Berastegiren esanetan, ekitaldi horiekin herritarrek aukera izango dute Donostia 2016ren lantaldearen eskutik programazioaren lehen aurrerapen bat ezagutzeko, eta laster beste auzo batzuetan aurkezpen gehiago antolatzea aurreikusi dute: “Oraindik ezin dugu ezer aurreratu, herritarrek bere unean ezagutuko dituzte proiektuaren xehetasunak. Dena den, ez da proiektu guztia bere osotasunean aurkezteko unea iritsi; horrek itxaron egin beharko du, Europaren gomendioz, ez baita ona proiektuarentzat denboraz kanpo dena azaltzea”. Proiektua bere osotasunean aurkezteko itxaron egin beharko dute beraz herritarrek, baina zuzendariaren esanetan beharrezkoa da sortu daitezkeen dudak argitu eta informazioa eskaintzea: “Antolatutako saio hauetan herritarren galdera guztiak erantzungo ditugu, askotan entzun baitugu Donostia 2016 ez dela proiektu argia, ez dela ondo ulertzen hemen egiten ari garena. Duda guzti horiek argitzeko izango dira saioak, eta baita egingo diren ekitaldien oinarrizko informazioa eskaintzeko ere. Horrekin batera, hemen 2011 urtetik lanean dabiltzan langile eta arduradun taldea ezagutzeko aukera iznago dute”.
Horrela, aurkezpen saioetan taldeak proiektuaren hainbat alderdi azalduko ditu: 2011an hasi eta orain arte egindako bidea, kultur proiektuaren egitura, abian diren edo laster abian jarriko diren hamabi proiekturen aurrerapena, eta hiriburutza urtea abiatu arte aurreikusitako gertakizun nagusiak, besteak beste. Berastegik azaldu duenez, galdera oinarrizkoenak erantzungo dituzte, hala nola, zer den Donostia 2016, zer programazio izango da 2016 urtean, nola hartu ahal izango dute herritarrek parte, eta sortu daitekeen beste edozein galdera.
Bruselara hilaren 24an
Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren arabera, ekitaldi hauek lehen fase baten parte dira, eta datozen hilabeteetan informazio euskarri gehiago zabalduko dituzte, pixkanaka herritarrak Donostia 2016 proiektuan barneratu daitezen. Horrekin batera, inguruko hiriak ere parte hartzaile bihurtu nahi dituzte, hala nola, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Baiona. Etorkizunean, Espainian kultur hiriburutzarako hautagai izan ziren hiriekin ere lan egitea aurrikusi dute. Horretaz guztiaz hitz egiteko alkatea eta Donostia 2016ko ordezkariak Bruselara bidaiatuko dira hilaren 24an: “Herritarrekin egingo diren bilkura horiek lehen urratsa baizik ez dira izango, hainbat eremu geografikotan eta gizarteko hainbat sektoretan proiektua hedatu eta jakinarazteko prozesu zabalagoa baitago aurreikusita”. Alkatearen esanetan, zabalkunde fase hori apirilaren erdialdean hasiko da.
Donostia 2016ren partaidetza arduradun Enara Garciaren esanetan, Donostia 2016ren lantaldeak hogeita hamar proiekturen aurrerapena jasoko duen argitalpen bat eskainiko du laster, Melina Mercouri sariaren hautagaitzaren harira. Argitalpen hori martxoaren amaiera aldera banatuko da hirian.
Donostia 2016 proiektuaren arduradunek ekitaldi irekiak antolatu dituzte hilabete honetan, herritarrei DSS2016EU proiektua ezagutzera emateko helburuarekin. Printzipioz bost ekitaldi antolatu dituzte auzoetako kultur etxeetan eta baita 2016 Gunean ere, interesa duten guztiek proiektuaren oinarriak eta aurrera eramaten ari diren arduradun eta langileak zuzenean ezagugu ditzaten. Ekitaldi horien agenda aurkeztu dute gaur Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berastegik, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta Donostia 2016ko partaidetza arduradun Enara Garciak.
Hau da hasierako fasean DSS2016EUren lantaldeak prestatutako agenda:
Ostirala, martxoaren 6a (18:30): Imanol Larzabal kultur etxea (Lugaritz, Antiguo).
Larunbata, martxoaren 7a (12:00): 2016 Gunea.
Asteartea, martxoaren 10a (18:30): Tomasene kultur etxea (Altza).
Ostirala, martxoaren 13a (18:30): Ernest Lluch kultur etxea (Amara).
Astelehena, martxoaren 16a (18:30): 2016 Gunea.
Saioek ordu eta laurden inguru iraungo dute, eta elebidunak izango dira, aldibereko itzulpenarekin. Gainera, keinuen hizkuntzara egokituta ere egongo dira. Sarrera librea izango da bertaratu nahi duten guztientzat, bete arte.
Bestalde, zehaztutako bileretara joaterik ez dutenentzat streaming bidez eskainiko dute azken saioa, martxoaren 16koa. Bilera hori