Parte Zaharreko egoitza berrituko du Ur-Kirolakek
Esterlines kalean du lokala arraun elkarteak, duela 80 urtetatik, eta bazkide berriak behar ditu
klubaren webgunean jarri dituzte. Errenta zaharrarekin zuen Parte Zaharreko egoitza Urkik, eta bertan gastronomia elkartea zuen; orain, berrikuntzak egiteko garaia iritsi zaio, eta bide berriari ekiteko oinarriak adostu dituzte.
Hala, Loiolako egoitzan duen elkarteaz gain, Parte Zaharreko egoitzarako bazkide berriak lortzeko deia egin du klubak. Bazkideek bi elkarteak erabiltzeko aukera izango dute, bakoitzean 80 laguneko gehienezko kopurua ezarri dutelarik. Klubeko arduradunen ustez, Parte Zaharreko egoitza mantentzea oso lagungarria izango da arraunaren etorkizunean, eta bi elkarte izateak bazkide kopurua handitzeko aukera emango die.
Asko pentsatu ostean, dagoeneko hartu dute erabakia Ur-Kirolak Arraun Elkarteko kideek, eta Parte Zaharrean duten egoitza erosi eta berrituko dute. Ez-ohiko batzarra egin zuten klubeko arduradunek otsaila bukaeran, duela 80 urtetatik Esterlines kalean duten lokalaren inguruan hitz egiteko. Bertan, proiektuaren nondik norakoak adostu zituzten eta