Eneko Callek eta Tytti Thusbergek Palestinak bizi dituen giza eskubideen urraketak azalduko dituzte
Hitzaldia ostegunean izango da, Egiako Txondorra Gunean
Bakea eta Duintasuna Elkarteak eta Txondorra Guneak, Pueblos aldizkariaren laguntzarekin, hitzaldi bat egingo dute Egian, palestinarren erresistentzia eta eskubide urraketen ingurukoa: Palestinako Zirrikituak. Hitzaldia 18:30ean hasiko da, Txondorra Gunean (Karmengo Ama, 60) eta Bakea eta Duintasuneko Eneko Callek eta Tytti Thusberg diseinatzaileak parte hartuko dute.
Palestinarrek sufritzen duten okupazio eta apartheid egoeraren aurka borroka egiteko herri erresistentziaren inguruan ariko dira, Boikot, Desinbertsio eta Zigorren Kanpainaren (BDZ) inguruan, alegia.