Iker Lauroba eta Tristan Crowley, Garoan
Great small-boat journeys izena du Tristan Crowley irlandar-donostiarraren disko berriak, eta Groseko Garoa liburu dendan aurkeztuko du larunbatean (martxoak 7), 18:00etan. Iker Lauroba donostiarra ere izango da bertan, bera ere disko berria prestatzen ari da, eta aurrerapen kanta batzuk joko ditu zuzenean.