Larunbatean, bertso afari musikatu feminista
Alaia Martin eta Ane Labaka ariko dira bertsotan
Emakumearen Egunaren bezperan, larunbatean, bertso afari musikatu feminista egingo dute Antiguan. Auzoko talde feministak Alaia Martin eta Ane Labaka gonbidatu ditu bertsotan aritzera, eta Itxaso Piquer gai jartzaile lanetan aritzera. Koxka musika taldeak joko du zuzeneko musika. Bertso afaria 20:30ean izango da, Antiguotarrak elkartean. Txartelak Plateron eta Herrian eskura daitezke 15 eurotan.