Dyntra elkartearen arabera, hiria lehen postuan dago gardentasun maila % 90,8 beteta
Dyntrak hiriburu gardenanenaren agiria eskaini dio Donostiako udalari. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Donostia hiri gardenena dela ziurtatu du Dyntra Asociacion de Transparencia Publia GKEak. Gaur sinatu dute agiria Dyntrako presidente eta politologo Juan Manuel Gomez Roak eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek, Informazio zinegotzi Axier Jakarekin batera. Horrela, Donostiaren gardentasun maila % 90,8 dela adierazi du Gomez Roak, hori neurtzeko erabiltzen dituzten 142 indikadoreetatik 129 betetzen dituelako.
Dyntrako presidenteak azaldu duenez, Donostiako Udalaren informazio eskaintza eta gardentasuna erreferente da Euskal Herrian eta Espainiako estatuan: “Gure elkarteak zehaztutako 142 129 betetzen ditu udalak, eta Euskal Herriko zein Espainiako hiriburu gardenena da; informazioa erraz eta argi ematearekin batera, herritarren parte hartzea sustatzen duen hiriburua da, eta hori oso garrantzitsua da gure ustez, bizi dugun garaian ezinbestekoa delako herritarren sinesgarritasuna eta partaidetza berreskuratzea. Ustelkeriaren mamua uxatzeko lan paregabea egin du hiriak”.
Donostiarekin batera, Gomez Roak Gasteiz eta Iruñea aipatu ditu hiriburu gardenen erreferente moduan, indikadoreen 128 eta 123 betetzen dituztelako hurrenez hurren. Bilbok, aldiz, 56 indikadore betetzen ditu, Madrilen maila berdinean kokatuz.
Informazioa partekatzea helburu
Jakak azaldu duenez, udalak informazioa partekatzeko lanean jarraituko du udalak: “Agiri honek argi uzten du Donostia hiri erreferentea dela gardentasunean, eta azken urteetan aurrerapauso handiak egin ditugula, %50etik %90,8ra igaro garelako. Dena den, lanean jarraitzeko asmoa daukagu, informazioa eskaintzearekin batera herritarrek informazio hori erabili dezaten nahi dugulako. Horretarako auzoetan behatokiak jarriko ditugu
open data sistema kolektiboarekin, herritarrek ere nahi duten informazioa eskuratu edo partekatu dezaten”.