'Intemperies' liburuaren gaztelerazko bertsioa aurkeztu du Lurdes Oñederrak
Erein argitaletxearen eskutik argitaratu du oraingoan ere bere lana idazle donostiarrak
Lehen liburua idatzi zuenetik hamalau urte igaro ostean, bere bigarren nobela idatzi zuen Lurdes Oñederra donostiarrak, 2013ko apirilean: Intemperies. Erein argitaletxearen eskutik argitaratu zuen liburu hura, eta gaurkoan, argitaletxe bererakin gaztelerazko bertsioa aurkeztu du.
Luzia da liburuko protagonista, 50 urteko hizkuntzalari donostiarra. Lana atera zaio Madrilen, eta joan-etorrian dabilela, Eva eta Victor ezagutuko ditu.