Joxe Campo egiatarra aske geratuko da datozen orduetan, bermepean
Etxeratek jakinarazi du Joxe Campo egiatarra aske geratuko dela datozen orduetan, Asier Aranguren eta Egoitz Lopez de Lacalle presoekin batera, ezarritako bermea ordaindu eta gero. Hiruak iazko urtarrilean atxilotu zituzten, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren Mintzaidetza Lanetarako Taldearen kontrako operazioaren barruan. Horiekin batera, Guardia Zibilak Jon Enparantza antiguatarra eta Groseko Aintzane Orkolaga atzeman zituen, baita Arantxa Zulueta, Aitziber Sagarminaga eta Mikel Almandoz ere. Azken hau duela pare bat aste geratu zen libre.