Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko egunerako egitarau bateratua aurkeztu dute udalak eta elkarteek

Arrazakeriaren aurkako elkarteek egitarau bateratua aurkeztu dute. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da hilaren 21ean, eta udalak eta hiriko hainbat elkartek egitarau bateratua osatu dute aurreneko aldiz; besteak beste, Sos Arrazakeriak antolatutako martxarekin bat egin du udalak, eta hala, donostiar guztiak hilaren 22an arrazakeriaren aurkako ibilaldian parte hartzera animatu dituzte. Martxarekin batera, datorren astean hasi eta hila amaitu arte hitzaldiak, jardunaldiak, zuhaitz landaketak, martxak, antzerkia, eta ipuin kontalariak egingo dituzte, aniztasunaren festarekin batera. Udaleko Kultur Aniztasun zinegotzi Naiara Sampedrok aurkeztu du egitaraua, Kolore Guztiak taldeko Xabier Burguera, Bidez Bideko Soraia Ronquillo, Sos Arrazakeriako Erna Jimenez, Bagerako Amtes de Miguel eta Kaebnaiko Idoia Perez ekintzaileekin batera. Gainera, programan parte hartuko dute Haurralde Fundazioa, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Medicus Mundi, Baraka Taldea eta Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak elkarteek.
Sampedrok nabarmendu du arrazakeriaren aurka lehen aldiz batu direla eragile guztiak: “Esku artean daukagun egitaraua elkarlanaren emaitza da, azken batean, hemen gauden erakunde eta eragile guztiek bat egiten dugulako egun horretan egiten den aldarrikapenarekin; arrazakeriarik eta xenofobiarik gabeko gizartea nahi dugula, arrazakeriarik eta xenofobiarik gabeko mundu bat nahi dugula”.
Horrela, 22ko martxa goizeko 11:30etan hasiko da, Trintxerpetik Bulebarrera, eta donostiar guztiak gonbidatu dituzte bertara. Amaieran, 13:00ak aldera, adierazpen bat onartuko du udalak Sos Arrazakeria elkartearekin batera. Ondoren,
Ni ez naiz arrazista baina… antzerki foroa eskainiko dute.
“Etxekoak lehenengo, etxekoak guztiok gara” lelopean
Sos Arrazakeriak
Etxekoak lehenengo, etxekoak guztiok gara leloa erabiliko dut martxan, halako pentsamenduen arriskua salatzeko. Elkarteak duela 19 urte egin zuen lehen ibilaldia, baina lehen aldiz Donostiako udala eta elkarte guztiak batu dira ekimen honetara.
Martxarekin batera, gitarau oparoa antolatu dute udalak eta elkarteek,
Ez dago besterik lelopean. Bidez Bide elkarteko ordezkariaren esanetan, hirira datozen emakume atzerritar gehienek ez dute lan duina lortzeko aukerarik, eta esaldi hori entzuten dute behin eta berriz. Elkarteak hiru spot egin ditu gai horrekin lotuta, emakume etorkinek bizi duten egoera salatzeko.
Egitarau guztia
hemen ikusi daiteke.
Kultur Aniztasunaren web ataria
Arrazakeriaren aurkako egunarekin bat eginez, Kultur Aniztasun bulegoak web ataria aurkeztu du. Sampedroren esanetan, hirira ongi etorria egiteko balioko du atariak: “Pertsona guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatzea da gure helburua, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitzaren aldeko politikak garatzeko; beraz, tresna honek modu argian eta erakargarrian eskainiko die etorkinei informazioa”.
Udaleko web atarian txertatu da webgunea, eta bost atal ditu:
Nortzuk Gara, atalaren inguruko informazioarekin;
Donostiara etorri berria naiz, harreraren eta baliabideen inguruko informazioarekin;
Kultur Aniztasuna lantzen, sentsibilizazio programak eta ekintzak jasotzen dituen atala;
Partaidetza eta Eragileak; elkarteen kontaktuak, sareak eta diru laguntzak jasotzen dira bertan; eta, azkenik, bestelako informazioa jasoko duen atala.