Itxialdian ziren langileak atera ditu Ertzaintzak, Donostia Ospitaletik
Itxialdia egin dute goizetik Donostia Ospitalean, Osakidetzan izan diren murrizketen aurka. Langileek salatu dute 1.481 postu suntsitu dituztela azken hiru urteetan, eta Osakidetzari negoziatzeko deia egin diote. Bada, eguerdia aldean, Ertzaintzaren lau furgoneta azaldu dira eta itxialdian ziren langileak ateratzen hasi dira; zenbait kasutan, arrastaka. Era berean, hainbat langile identifikatu ditu. Bitartean, ospitalearen kanpoaldean langileak elkartu dira, eta hainbat lelo oihukatu dituzte: “Hemen gaude, enpleguaren alde”, tartean.