Garagardoa eta musika irlandarra Easo plazan
Amarako irlandar astea ospatuko dute asteburuan.
Amaran hasi dira garagardo goxoekin eztarriak bustitzen. Atzo ireki zuten igandea arte zabalik izango den garagardo azoka. Garagardoaz gain, jatekoa ere badago, eta hori guztia kultur ekitaldi desberdinekin nahastuta.
Atzo bertso musikatuak egin zituzten irlandar doinuekin. Gaur Irlandako gatazkari buruzko hitzaldi bat emango du Txente Rekondok, 18:00etan. Gauean, 22:00etan Dorronsoro eta Hicks taldeek joko dute zuzenean.
Garagardo azoka zabalik izango da gaur 18:00etatik 02:00etara. Larunbatean, berriz, 12:00etatik 02:00etara; eta igandean, 12:00etatik 00:00etara.