Gizon bat hil da Benta Berrin, kamioi batek harrapatuta
Benta Berriko polikiroldegian gertatu da istripua; gizonak 86 urte zituen
Benta Berriko polikiroldegian 86 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean, bertan lanean zebilen kamioi batek harrapatuta. Dirudienez, kamioiak atzera egin du gizonak errepidea gurutzatu behar zuen unean, eta ez da maniobraz ohartu. Zarautz kaleko bizilaguna zen.